«Goierrira bueltatzeko aukera izango dut»

Josu-EtxeberriaJosu Etxeberria  (Zerain,1994)  X izpi teknikaria da Donostiako Ospitalean. Azken aste hauetan han-hemenka dabil, Zeraingo etxebizitza sozialetara bizitzera joateko zorian dago eta.

Nola sortu zitzaizun proiektuan izena emateko ideia?
Zeraingoa izanik, hasieratik egon naiz jakinaren gainean. Ibarran bizi naiz egun, baina beti izan dut etxera bueltatzeko asmoa. Zerainen bizitzeko aukera suertatu zitzaidanean, bi aldiz pentsatu gabe eman nuen izena.

Zaila izan da baldintzak betetzea?
Bada ez, nire kasuan alderantziz. Nire ustez, Goierriko arazoetariko bat da goi-maila bat ikasten duzunean, mekanizazioa adibidez, bertako enpresetako soldatak oso onak direla; baina aldiz, gizarte-zientziekin lotutako lanbideetako soldatak ez dira hain handiak. Emantzipatzeko aukerak zailagoak dira. Goierrin, gutxienez 500 euroko alokairuak topatuko dituzu, eta 1.000 euro baino gutxiago irabazten baduzu, ezin zara independizatu.

Nolako laguntza izan da?
Oso handia. Nire herrira, eta Goierri kuttunera bueltatzeko aukera izango dut. Nik ez nuen Goierrin inolako aukerarik, gaur egun dudan soldatarekin ez behintzat. Etxebizitza proiektu honek eman didana da berriz ere nire herrira bueltatzeko aukera.

Etxebizitza eredu ekologikoa da.
Bai, gaur egun jasangarritasuna oso garrantzitsua dela ikusi da; gure baliabideak mugatuak direlako. Etorkizunean horrelako etxebizitzak eraikitzea garrantzitsua da.

Etxe aldaketa noizko?
Etxeko giltzak jasotzearekin bat, ateak irekitzearekin bat hasiko gara bertan bizitzen. Printzipioz, abuztuan joango ginateke, baina oporrak eta COVID-19aren pandemia medio, atzerapen txiki bat egongo da.

Zer espero duzu?
Ilusioa handia dut. 8 etxebizitzatik 2 bakarrik dira herritarrentzat, beste denak goierritarrentzat. Gure arteko harremana fintzeko aukera paregabea izango da. Bestalde, 8 gazte gehiagok emango diogu bizia herriari. Etorkizun batean, agian, etxebizitza planen batean murgildu daitezke. Zerainentzat bultzada handia izango da. 250 biztanle ditu orain Zerainek, eta 500era iristeko asmoa dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>