Benetako konpromisoa

Irati-ZubizarretaIrati Zubizarreta • GKSko kidea

Badirudi birusaren errudun nagusiak gazteak bilakatu garela. Orain, gainera, gure arduragaberiak birusa geure baitan gelditzea eragin duela. Beraz, norberaren kontzientziarekin lasai, denok arduratu gara gure maskarillak jarri eta segurtasun irizpideak mantentzeaz. Baina, hori al da gizarteaz arduratu eta konpromisoa hartzea?

Ardura eta konpromiso erreala, inguratzen gaituen gizarteaz, berau antolatzen duen sistemaz, ohartzea litzateke lehenik. Kapitalismoak eragiten duen sufrimendua ikusteko ez da Afrikaraino joan behar, parez pare ikus ditzakegu honen kontraesan nagusiak, baita  gure azalean pairatu ere. Behin honetaz oharturik, eta nonbait kolektibo izaerarik gelditzen bazaigu, hura zalantzan jartzeko premia sortuko zaigu dudarik gabe. Birusak heriotza sortzen du, bai, sistema honek egunerokotasunean bezalaxe.

Beraz, konpromiso erreala, eraldaketa horrengatiko hautua egin, eta antolatzea litzateke. Geure interes indibidualen gainetik, interes kolektiboak jartzea. Hori da, azken batean, gizarteaz benetan arduratzea

Amaitzeko, bihoakie babesik beroena Lazkaoko Forjas Irizar lantegian krudelki kaleratu dituzten bederatzi langileei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>