«Lana eta txaranga ez dira bateragarriak»

Asier_OsinaldeAsier Osinalde Zumarragan jaio zen, baina 20 urte daramatza dagoeneko Gabirian. Duela 18 urte fabrika utzi eta emaztearen baserrian lan egiten hasi zen, Baztarrikan. «Lan honetan ere une txarrak bizi izan ditut, baina ez naiz erabakiaz damu».

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Musika. Legazpiko bandan jotzen dut. Txarangan jotzeari duela 15 bat urte utzi nion, pena handiarekin. Baina lana eta txaranga ez dira bateragarriak.

Zer ematen dizu musikak?
Ostiraleko entseguek deskonektatzeko aukera ematen didate. Beste jende batekin egon, trago batzuk jo…

Pelikula bat?
Airbag. 20 bat aldiz ikusi dut.

Liburu bat?
Egunkariak eta aldizkariak bakarrik irakurtzen ditut. Goierriko Hitza eta Goiberri, adibidez.

Abeslari bat edo musika talde bat.
Bakar bat aukeratzea ezinezkoa zait.

Abesti bat?
The Specials taldearen Monkey man.

Kolore bat.
Unean unekoa, baina berdea sekula ere ez, lanarekin lotura baitu. Ez dut berde koloreko arroparik erosten.

Oporretarako toki bat.
Asturias.

Goierriko txoko bat.
Pagotxetako gaina. Askotan joaten nintzen aitarekin eta aitonarekin, ardiak Pagotxeta eta Samiño bitartean izaten baikenituen.

Zerk eragiten dizu barrea?
Seme-alabak gustura ikusteak.

Zein da jaso duzun opari bereziena?
Familia.

Gabirian biziko ez bazina…
Lizarra inguruko herri txikiak gustatzen zaizkit. Izeba bat dugu Abartzuzan eta umetan hara joaten nintzen oporretara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>