Beganismoa eta in-tersekzionalitatea

Intza-SacristanIntza Sacristan • Desikasiz, aurrera

La política sexual de la carne liburuan Carol J. Adamsek esaten duen bezala: opresio forma guztiak erlazionatuta daude. Ez soilik erlazionatuta, baizik eta beraien artean indartzen dira.

Intersekzionalitatearen ikuspuntutik, bidegabea litzateke animaliek jasaten duten opresioa alde batera uztea; kolektibo zapaldua baitira. Beganismoa posizio politiko bat da, sistema opresorearen aurka borrokatzen duena.

Dominazio sistema guztiek, ikuspuntu soziologiko batetik, funtzionamendu berdina dute. Patroi berbera dute; baten aurka borrokatu nahi badugu, denen aurka egin behar dugu; horiek hierarkizatu gabe. Genero, arraza, klase, espezie… borrokak, estuki erlazionatuta daude eta denak dira erro bereko zati: zapaltzailea-zapaldua.
Honek ez du esan nahi borroka espezifikoak ez direnik beharrezkoak. Baina betiere beste guztiak kontuan hartuta eta gutxietsi gabe.

Denok dakigu ez dela erraza intersekzionalitatea praktikara eramatea. Think global, act local esaldiarekin bukatu nahi nuke: borroka zehatz bat edukitzea garrantzitsua da; adibidez: LGTB+ borroka. Baina espazio horretan beste borrokei ahotsa ematea ere beharrezkoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>