Txakurren eta katuen txertoak

Nekotz_albaitaritzaAna Alustiza Zabaleta – Alazne Azpeitia Aranzadi • Nekotz albaitaritza (Zumarraga)

E gun hauetan COVID-19a dela eta, birus, antigorputz, PCR eta txertoez hitz egiten pasatzen dugu eguna. Pertsonetan, haurtzaroan txerto batzuk jartzen dira eta bizitzan zehar beste batzuk errepikatzen joaten dira (tetanoa, gripearena…).

Animalietan ere txertoak erabiltzen ditugu. Bezero gehienak urtero etortzen dira azterketa bat egin eta txertoak jartzera. Nahiz eta gure herrialdean legeak ez duen derrigortzen txakur eta katuak txertatzea,  osasun aldetik oso komenigarria dela iruditzen zaigu.

Txakurren txertoak

Hotzarekin batera txakurren trakeobronkitis infekziosoa iritsi da. Txakur eztula bezala ezagutzen da eta  gure gripearekin konparatu daiteke. Oso kutsakorra da eta eztul izugarria eragiten du. Antibiotikoarekin eta anti inflamatorioekin tratatu daiteke; kasu gutxietan pneumonia sortzera iristen da. Hiru motatako txertoak ditugu gaitz hau saihesteko: injektagarria (ez oso eraginkorra), sudurretik sartzen dena (txakur askorentzat deserosoa) eta ahotik ematen dena (orain  gehien erabiltzen duguna). Txakurren hotel gehienetan derrigorrezkoa da txerto hori jarrita izatea.

Beste txerto bat balio aniztuna da; alegia, birus eta bakteria desberdinak txerto bakar batean dituena. Mukia, hepatitisa, leptospirosia, parbobirosia, adenobirosia eta parainfluenzarentzat eraginkorra da. Urte asko daramagu txerto hauek erabiltzen eta horri esker geroz eta gaixo gutxiago ikusten dugu.

Amorruaren aurkakoa da hirugarrena. Erkidego bakoitzak bere legea du, eta Espainiako erkidego gehienetan derrigorrezkoa bada, EAEn ez da derrigorrezkoa txakurrak eta katuak amorruaren aurka txertatzea. Birusa listuan egoten da eta gaixo dagoen animaliek hozka egitean, birusa zaurian sartzen du. Urtero 59.000 pertsona hiltzen dira. Espainian ez dago amorrurik, baina Marokon bai, eta globalizazioarekin ez dakigu noiz eduki dezakegun gertu.

Katuen txertoak

Katuetan garrantzitsuak bi dira: Leuzemia eta Tribalente (Panlenkopenia, Calicivirus eta rinotrakeitis).  Leuzemia oso larria da, baina gure katua kutsatzeko era  gaixo dagoen katu batekin kontaktua edukitzea da. Etxetik irteten ez den katuari ez diogu leuzemia txertorik jarriko. Tribalentearen birusak guk etxean sartu ditzakegunez, katuak urtero txertatzen ditugu.

COVID-19rik ez

Txakurrak eta katuak ez dira  kutsatzen; katuek antigorputzak sortzen dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>