Iragana, orain?

Leire-PerlinesLeire Perlines Apalategi • Hitz batzuk Etxaguenetik

Atzo, mahai gainean zegoen  Atauniker aldizkaria hartu nuen. Ireki eta nondik-norakoak irakurtzen hasi nintzen. 1918ko gripealdia Ataunen izeneko atal bat zegoen. Ez nion garrantzi handirik eman, seguruenik azkarregi irakurri nuelako, edo zer jartzen zuen ez nuelako apenas ikusiko. 12. orrialdera iritsi nintzen. Taula handi bat zegoen bertan. Data, ordua, hildakoa, adina eta etxea atalak zituen. Gripeak Ataunen utzitako hildakoak ziren. Gogorra egin zitzaidan taula irakurtzea. Errealitatea islatzen zuen. Sufrimenduak izen-abizenak zituen.

Detailerik galdu gabe aztertu nuen, ea hildakoen artean familiakorik zegoen ikusteko. Amama, tia eta tio nituen aurrean. Izen-abizen guztiak irakurri nizkien, baita bakoitzaren baserriaren izena ere, banakoaren nondik norakoa aztertzeko. Abizen eta etxe berdinekoak ziren hiru pertsona aurkitu genituen. 7 eguneko aldearekin etxe bereko hiru seme-alaba hil ziren. . Ezin genuen imajinatu galera hark zer suposa zezakeen.

«Ez dakigu zer nolako zortea dugun», esan genuen ahozgoran. Bizitzen ari garen egoera gogor honetan, guztiok batera aurkitzen ginen. Batzuetan ez dugula nahikoa disfrutatzen uste dut. Ez uneez, ez pertsonez, ez usainez… Ez diegu behar besteko garrantzi ematen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>