Ongizate emozionalean eragina du pandemiak

pexels-cottonbroGazteen Euskal Behatokiak (GEB) bigarren aldiz neurtu du aurten pandemiak gazteengan sortu dituen eraginak. Lehenengo inkesta martxoan egin zuten, eta azken hau urriaren 30etik azaroaren 4ra egin da, EAEko 15 eta 34 urte bitarteko gazteen laguntzaz.

GEBak argitaratutako txostenaren arabera, hautazko inkesta egin duten gehienek arduratsu bizi dute pandemia,  eta ezarritako prebentzio-neurri gehienen alde egin dute. Horien artean, noski, ahots eta iritzi kritikoagoa izan dutenak ere badaude. Hartutako hainbat neurri beste batzuk baina nekezagoak izan dira. Hala nola, hezkuntza –eta kirol– zentroak ixtea edota ezarritako itxiera perimetrala.

Harremanak eta aisialdia

Sozializatzea eta bikotekidearekin egotea oso garrantzitsua izan ohi da adin tarte horretan. Gainera, gazte gehienak gurasoekin bizi dira eta bikotekidearekin egoteko nahia ez da mugikortasun murriztuarekin bateragarria izan.

Bestalde, gazteak kontziente dira kale zurruta bezalako praktikek ekar ditzaketen arriskuez, baina beste hainbat esparrutan ere kutsatzeko arriskua handia dela nabarmendu dute. Esaterako, garraio publikoan. Mugikortasuna mugatua izanik ere, RadarCovid aplikazioa erabiltzeak kontrolpean jar ditzakeela irizten dute batzuek. Harreman-aisialdia itopuntuan dagoelarik, tabernarik eta jairik gabe, asko hazi da sare sozialen erabilera.

Lan-baldintzen kaskartzea

Beste hazkunde bat ere sumatu da langabezia tasetan. Gazte askok uste dute langabezia aprobetxatzen ari direla eskaintzen diren lanpostuen lan-baldintzak kaskartzeko. Antza, aukera gutxi. Hamar gaztetatik batek bertan behera utzi behar izan ditu kanpora joateko, emantzipatzeko edo lanez aldatzeko proiektuak.

Aldaketa hauek guztiak kontuan hartuta, norberaren sentimenduak berreraiki dituzte: erantzukizuna eta konpromisoa gailenduz. Amorrua, kezka edota asperdura ere oso presente egon dira amaitzear dagoen urte honetan. Are gehiago, gazteen erdiek antsietatea, tristura edo bakardadea sentitzen dute egun bizi dugun egoeraren ondorioz. Alegia, hobekuntza-aurreikuspenik ez izateak zuzenki eragiten digu gure ongizate emozionalean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>