«Urretxun biziko ez banintz, Zumarragan»

Jeni_Galdos

Jeni Galdos urretxuarrak Laborategiko Analisi eta Kontrola modulua egin zuen Arrasaten, eta ondoren Ingeniaritza Kimikoa Donostian. Legazpiko Bellota enpresan lan egiten du, prozesuko ingeniari bezala. Bertsolaritza, mendira joatea eta lagunekin egotea gustatzen zaio,  eta Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteko kidea da. Ordiziako bertso eskolan hasi da. «Arantzatxoa kendu dut», dio.

Gustuko bertsolaria?
Amets Arzallus, betidanik. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio… ere oso onak dira. Bakoitzak berea du.

Mendi bat?
Izazpi.

Nola joan da Euskaraldia?
Pandemia dela eta, arraro samar. Bilerak eta herri batzarrak baldintzatu ditu. Baita Euskaraldiaren bi asteak ere. Egoera soziala berezia zen, tabernak itxita…

Nola ikusten duzu euskara Urretxu eta Zumarragan?
Ez naiz oso baikorra. Ni giro euskaldunean mugitzen naiz, baina hortik kanpo… Bestalde, aisialdian geroz eta aukera gehiago dago, baina aukera berri horiek guztiak gazteleraz dira.

Pelikula bat?
Amama.

Kolore bat?
Urdina.

Abesti bat?
Xalbadorren heriotzean.

Oporretarako toki bat.
Cadiz. Conil, adibidez. Udan han izan nintzen.

Zer gosaltzen duzu?
Ez dut gosaltzeko ohiturarik. Kafesne bat laneko makinan. Hori besterik ez.

Urretxun biziko ez bazina?
Zumarragan.

Urretxuko alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Ez nintzateke Urretxuko alkatea izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>