«Marokoko hirugarrena nintzen pisua jaurtitzen»

Mohamed-Amine

Mohamed Amine (Maroko, 2001)  Ordizia Rugbyko jokalaria da. Orain dela bi urte iritsi zen Euskal Herrira. Lehenik Donostiako adin txikikoen zentro batean bizi izan zen eta ondoren, Segurako Enpresak zabalduz zentroan. Hainbat hilabete Beasainen pasa baditu ere, gaur egun Ordizian bizi da. Iritsi denetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza prestatzeaz gain, soldadurako ikastaro bat ere egin du. Egun, Ampo Ordiziako lehen taldean eta 23 urtez azpikoan jokatzen ari da.

Noiz hasi zinen errugbian jokatzen?
Errugbia Euskal Herrian nengoela ezagutu nuen, 17 urterekin. 2019ko otsailean, 18 urtez azpiko Ampo Ordiziako errugbi taldean hasi nintzen.

Nola suertatu zitzaizun Ordiziako errugbi taldean aritzeko aukera?
Errugbian jokatzen duen Segurako zentroko hezitzaile batek, Joanes Mujikak, animatu ninduen kirol berri hau probatzera, eta berak erakutsi zidan dakidan guztia. Oso esperientzia ona izan zen. Ampo Ordizia taldeak asko erraztu dit nik bertan jokatu ahal izatea, etorkina izateagatik ez baita beti hain erraza.

Aurretik ere kirolen bat egin izan duzu?
Pisu-jaurtiketan ibiltzen nintzen, eta nahiko ona nintzen. Marokoko hirugarrena nintzen, baina hemen ez dut jarraitu.

Nolako esperientzia izan zen zuretzat Ampo Ordiziako lehen taldean jokatzea?
Maila oso-oso altuko kirolariak daude lehen taldean. Aldea asko nabari da. Momentuz hiru partida jokatu ditudan arren, esperientzia oso polita izaten ari da, oso gustura nago eta asko dut oraindik ere ikasteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>