Josu eta Jokin, Goierriko Pantxoa eta Peio

Josu_eta_JokinEz Dok Amairu mugimenduarekin batera sortu zen ‘Euskal kantagintza berria’ deitu izan dena. Baina korronte hark izan zituen ordezkari gehiago, baita Goierrin bertan ere. Josu Irastortza (Olaberria, 1954) eta Jokin Lasa (Lazkao, 1954) bikotea 70eko hamarkadan hasi zen kantuak sortzen, eta 1973. urtean egin zuten aurreneko emanaldia, Beasaingo Usurbe antzokian. Euskal poeta garaikideen olerkiak nahiz haiek idatzitakoak kantatzen zituzten, eta eredu zituzten Pantxoak eta Peiok egiten zuten bezala, bi ahotsetara eta gitarra akustikoekin lagunduta abesten zuten.

Garaiko hainbat jaialditan kantatu zuten, besteak beste, 1977. urtean Beasain eta Lazkao artean egindako Kilometroak jaialdian, edota 1978an, Bilbon egindako Bai Euskarari jaialdi ospetsuan. Diskoa ere argitaratu zuten, 1977. urtean. Madrilera joan ziren, eta hango musikari profesionalekin grabatu zuten. Harrera ona izan zuen lanak, eta Ez dut galdu esperantza bezalako abestiak oso ezagunak egin ziren garai hartan. Zuzenean aritzeko taldea osatu zuten hainbat musikarirekin, Kaki Arkarazo ere tartean zela.

Hamarkada osatu aurretik, 1979. urtean eten zuten ibilbidea, soldadutza zela eta. 2003. urtean elkartu ziren atzera, Lazkaoko Kilometroak jaialdian kantatzeko. Lasak, bakarka ere hainbat grabaketa eta emanaldi egin ditu gerora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>