«Garraio aukera nahiko mugatua dugu Gaintzan»

Ane-Garmendia-3

Industria Antolakuntzako ingeniaritzako lehenengo maila Arrasaten ikasten ari da Ane Garmendia (Gaintza, 2002). Lehen ikasturtea izanda oraindik ere ez du ondo ezagutzen inguru berri hori baina, «ordu dezente eskaini dizkiot orain arte». Astea Arrasaten pasatzen duenez, denbora gutxi egiten du Gaintzan. «Orain gehiago baloratzen ditut bertako paisaia, natura eta lasaitasuna». Baina herrian gehien faltan sumatzen duena garraioa da, «aukera nahiko mugatua dugu».

Ze zaletasun dituzu?
Musika entzutea, sukaldean aritzea, kirola egitea eta bidaiatzea.

Pelikula bat edo telesail bat.
El internado telesaila.

Musika talde edo abeslari bat.
Hainbeste entzuten ditut, ez nukeela bat aukeratzen jakingo.

Abesti bat.
Bat aukeratzearren, Berri Txarraken Denbora da Poligrafo Bakarra.

Kolore bat
Urdina.

Oporretarako leku bat.
Menorca.

Zer gosaltzen duzu?
Fruta, kafesnea eta ogi txigortua.

Amets bat.
Bidaiatzeko aukera izatea.

Zerk sortzen dizu irribarrea?
Gertukoenek eskaintzen dizkidaten tartetxoek.

Bizitzako plazer txiki bat.
Kafearen usaina edo eguzkiak aurpegian ematea.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Urteak biltzen dituen album bat.

Goierriko txoko bat.
Txindoki punta.

Gaintzan biziko ez bazina…
Hiriko nahiz herriko bizitza bizitzea gustatuko litzaidake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>