Musukoaz harago

Maddi-ErauskinMaddi Erauskin • Norabide egokian ote?

Atzean utzi dugu zorigaitzeko 2020a. Gauza asko ikasi ditugu, guztien artean oinarrizkoenek duten garrantzia, nola besarkada batek hala eguneroko janariak. Ezin aipatu gabe utzi, hiztegi berria, eguneroko bihurtu zaizkigun hitzak: COVID-19, PCR-a, musukoa..

Azken horretaz jardun nahi nuke gaur. Eguneroko osagarri bihurtu zaigun honetan, esan beharra dago, birusaz babesteko ezinbestekoa dela. Hala ere, horrek ez du esan nahi, deserosoa ez denik eta kexatzeko eskubiderik ez dugunik!

Baina momentu batez pentsatu al dugu ezpainak irakurriz komunikatu eta bizi den komunitateaz? Zer esango dute eurek? Gizartetik kanporatu ditugu, lege berri bat ezarri dute eurek kontuan hartu gabe eta  zailtasunez betetako mundu honi aurre egitea besterik ez zaie geratzen. Baina.. nola? Nola komunikatuko dira ingurukoekin, lagunekin eta lanean? Izugarrizko zama daramate gainean, baina gutxiengo bat direnez kasurik ere ez zaie egiten. Egoera denontzat da gogorra baina are gehiago eurek jasaten ari direna, mundu honetako parte dira eta.

Honekin, azpimarratu nahi nuke COVID kasuez gain, pandemia honek psikologikoki ere badituela lantzeko beste zenbait gai…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>