Hain gutxi eta hainbeste

Joseba-TelleriaJoseba Telleria Albizu • Irakaslea eta ikaslea

Batzuk gerra zibila bera sufritutakoak, asko gerra ondoreneko gosea eta miseria bizitakoak, eskolan egurra eta diskriminazioa jasotakoak, ikasten jarraitzeko aukera txikiak edukitakoak, halabeharrez  apaiz edo moja joandakoak, elizaren kontrolpe zorrotzean hezitakoak, gizarte zerbitzu urriak ezagututakoak, Francoren diktadura eta errepresio urte luzeak jasandakoak,  ume-umetatik lana besterik ikusi gabeak, urteetan aurrera egin arte, aisialdirik, astebururik, zubirik, oporrik, bidaiarik… nahiz baliabide teknologikorik izan gabeak. Familia gehienetan soldata bakarrarekin moldatutakoak. Gaur egun, pentsio duinen eske dabiltzanak, COVIDak gogorren astindutakoak eta gehienak txertoaren zain daudenak.

Fabrika, lantegi edo lanbide ezberdinetan ordu eta egun  bukaezinak burututakoak, etxean eguneroko lan amaigabeetan aritutakoak, baserriko lanak  partekatutakoak,  euren gurasoen eta zenbaitetan osaba-izeba zaharren edo mutil zaharren zaintza bere gain hartutakoak,  gure kultura eta izaera mantentzen saiatutakoak, seme-alaba ugariren heziketaz  eta euren ikasketa luzeez arduratutakoak, hauek  emantzipatzen  lagundutakoak, ondorengo biloben zaintzan esku hartutakoak…  Gure belaunaldia haiena baino hobeto bizitzea ahalbidetutakoak eta urteak pasa ahala, edozertan laguntzeko prest azaltzen direnak.

Batzuk joanak, beste batzuk badoazenak, baina asko, oraindik geure artean ditugunak.

Hain gutxi  jaso eta hainbeste eman duen beste belaunaldirik izan ote da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>