«Emakumeen ahalduntze prozesuan pausoak ematen jarraituko dugu»

F-Belen-BalerdiBelen Balerdi • Kimetz

Belen Balerdi (Ordizia, 1950) Ordiziako Kimetz elkarteko kide nekaezina da. Duela 28 urte Kimetzen sorreratik elkartean dabil modu oso aktiboan. Lehenik eta behin, aurtengo Martxoaren 8rako ekintzak antolatzeko izan dituzten zailtasunak aipatu ditu, nahiz eta azkenean, egitarau bat osatu duten, hurrengo egunetan ezagutuko dena. Esan du, aurten, Zubi guztien gainetik, mugarik ez! leloarekin bat egingo dutela, hain zuzen, Emakumeen Mundu Martxaren leloa izan dena. Hori ardatz hartuta, emakumeen eskubideen alde lanean jarraitzeko asmo sendoa erakutsi du: «Desberdintasunen kontra eta berdintasunaren alde lan egiten, emakume guztien ahalduntze prozesuan pausoak ematen jarraituko dugu». Izan ere, XXI. mendean egonda ere, «emakumeek oraindik oztopo asko ditugu, beraz oso garrantzitsua da emakumearen ahalduntzean pausoak ematen eta borrokan jarraitzea».

 

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/26/emakumeak-ahaldunduz-berdintasunera/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>