«Konfinamenduan oso argi geratu da emakumeok dugun indarra»

F-Kizkitza-OrmaetxeaKizkitza Ormaetxea • Goierriko Neska Gazteak

Kizkitza Ormaetxea (Legorreta, 1997) Goierriko Neska Gazteak taldeko kidea da. Aurtengo Martxoaren 8a «erabat desberdina» izango dela dio, «egungo egoeragatik, mugak besterik ez daudenez, ezin elkartu, ezin harremanak estutu,…». Horrek guztiak «zuzenki» eragin die, «desmotibazio puntu bat sortuz». Dena den, pandemiak eragin duen egoera honek «alde onak» ere izan dituela nabarmendu du, «datorren urteari begira jarri gara; indartsuago, motibatuago eta askoz hobea izango delakoaren aurrikuspena dugu». Pandemian, «gauza asko ikasi» dituzte: «Borrokatzeko dugun grina ez dela edonolakoa, gizarte hau eraldatzeko borroka hau ez dela gutxi batzuen arazoa, askorena baizik,…». Goierriko Neska Gazteen izenean dio, konfinamenduan argi geratu dela «emakumeok dugun indarra» eta urte gorabeheratsua izanda ere, «feminismoaren borrokan segiko» dutela.

 

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://goiberri.eus/2021/02/26/emakumeak-ahaldunduz-berdintasunera/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>