Plazatik mahaira

YonAnder-MarcosYon Ander Marcos • Egurrezko zaldia

Aurrekoan, kuadrillako lagunekin hizketan dieten eta diruaren gaiaz aritu ginen hizketan. Ze egunetan joaten garen erosketak egitera, zenbat diru xahutzen dugun… guraso komeriak. Baten batek  astean 30 euro inguru gastatzen zituela zioen eta besteren batek, aldiz 40. Neuk 20 euro gastatzen ditudala esan nuen. Hori ezinezkoa zela esan zidatenean eguneko erosketaren txartelak erakutsi nizkien eta hara! Haragia+arraina+barazkiak+esnea+gosarirako gozoak… 21-22 euro inguru. Ea hori nola lortzen dudan galdetu zidatenean honela erantzun nien: Dena merkatuan erosten dut. Merkatu txikian. Betiko plazan. Produktu ona, egunekoa eta freskoa. Zer dudan ikusi, zer behar dudan pentsatu eta zer behar ez dudan jakin ostean joaten naiz. Nire gula ez dut ase behar. Nire beharrak ase behar ditut eta herriko lagunari lagundu behar eta nahi diot. Supermerkatu kapitalistak ahalik eta gehien baztertzen saiatzen naiz. Eta hara non, atzo bertan, kuadrillako batekin topatu nintzen merkatuan. Erosi zituen porru, patata, tipula eta tomateak erakutsi zizkidan. Itxura onekoak, alajaina. Dena bost sosen truke erosi zuela esan eta kafea hartzera joan ginen. Hala ere gutxi iraun zuen kafean. Korrika batean joan zen poz-pozik bazkariko porrusalda prestatzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>