Gutasunaz

Ane-IrazokiAne Irazoki Alvarez • Hipatiari begira

Askotan entzuten ditugu «nire iritzia da» bezalako adierazpenak. Baina egia ote hori? Iritziak oinarri bat behar du, argumentazioa, nahiz eta berau aldakorra izan. Eta honen harira, azpimarragarria iruditzen zait iritzi desberdinei diegun errezeloa, beti ere iritzi bati buruz gabiltzanean eta ez pribilejioaren gainean sortutako pentsamoldearen gainean.

Gaur egun, gizartea esparru desberdinetan askatasunaren inguruko jauziak egiten ari den artean, iritzi kritikoa galtzen ari garela uste dut. Askatasunaren esparruan kausa baten alde egiten dugu, baina ez gara sakoneko argumentazioa eskaintzeko gai, ez alde ez gaudelako, ez bada askatasun horren irakaspena emana izan zaigulako, berau zalantzan jarri gabe. Eta azken hau gauzatzean sortzen da iritzia, nire ustez.

Eta hori irauli nahi duenak, nahiz eta kausaren beraren alde egon, zentsurarekin ez bada, autozentsurarekin egiten du topo, badirudielako gaur egungo adierazpen askatasuna gustatzen ez zaidan politikoki zuzena kontzeptuarekin dagoela lotuta. Artaldez artalde mugitzen gara, otsoren bat uxatzen ari garelakoan, baina ez gara gai artaldean zergatik eta zertarako gauden hausnartzeko, ezta artaldean egon nahi dugun erabakitzeko ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>