«Autobus zerbitzua hobetu beharra dago»

Eider_Martinez

Eider Martinez zumarragarra eta haren  mutil-lagun Mikel Asurabarrena gabiriarra dira Gabiriako ostatuko nagusiak. Lehenago, Zumarragako Ziaboga tabernan lan egiten zuten. Martinez oso gustura dago bertan. «Ostatua herritarren topalekua da eta denetik eskaintzen dugu: menu ezberdinak, ogitartekoak, denda ere badugu… Gainera, inguruko herrietako jendea ere etortzen da. Gabiriako jendea oso jatorra da. Lehenago etorri behar ginen».

Zein da Gabiriako ostatuko bezeroen plater kuttuna?
Masailak.

Norekin ikasi duzu kozinatzen?
Gure kontura ikasi dugu. Zalantzaren bat dugunean, amonari deitu, amari deitu, Interneten begiratu, liburuetan begiratu…

Zer egiten duzu aisialdian?
Ez dakit aisialdia zer den! Denbora pixka bat dudanean, lagunekin eta senitartekoekin egotea, beste jatetxe batzuetara joatea, eskiatzera joatea… gustatzen zait.

Pelikula edo telebista saio bat?
Baserria.

Musika talde bat edo musikari bat?
Izaro.

Abesti bat?
Izaroren Tu escala de grises.

Kolore bat?
Beltza.

Oporretarako toki bat?
Furgoneta da nire oporretarako tokia.

Liburu bat?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.

Zer gosaltzen duzu?
Kafe asko.

Zumarragan biziko ez bazina?
Gabirian.

Gabiriako alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Herria oso ondo dago, baina autobus zerbitzua hobetu beharra dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>