Gure tabernak

Josune-GilJosune Gil • Ezkerreko eserlekutik

Iaz urtebetetzea konfinatuta pasa ondoren, aurten zerbait berezia egitea erabaki duena. Minbizia gaindituta, familia osoa herriko jatetxe gustokoenera bazkaltzera gonbidatu duena. Unibertsitate gradua bukatuta, lanean hasi berri dela familiarekin ospatu nahi duena. Atzerrira sei hilabetez joango delako, lagunekin agur-bazkaria egingo duena. Laneko atsedenaldian lankideentzako kafe bila joan ohi dena. Ehunka eta ehunka egoera imaginatuta, tabernak beti izan dira gure kulturaren eta egunerokotasunaren parte, eta hala izaten jarraituko dute, oztopoak oztopo.

Eskerrik asko egoera zail honetan egindako esfortzuaz gain, errutina nazkagarrian gure eguneroko ihesbide txikia izateagatik, gure lehen muxuen, ospakizunen, negar eta barre algaren testigu eta eszenatoki izateagatik. Eskerrik asko, gure izenez deitzen eta etxean egongo bagina bezala tratatzen gaituzuenoi, gure ohiturak buruz ikasten dituzuenoi, zuen lau pareten artean komunitate txikiak sortu dituzuenoi.

Besterik gabe, eskerrik asko barraren beste aldetik gure gaur egungo errutina arraro hau eramangarriagoa egiten laguntzeagatik, urte luze honetan bizi izan dituzuen zailtasun eta traba guztien gainetik zutik jarraitzeagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>