Bakardadea eta gu

Leire-PerlinesLeire Perlines Apalategi • Hitz batzuk Etxaguenetik

Lehengo egun batean Instagramen nebilela, influencer baten profilarekin egin nuen topo. Gazte honek hain famatuak diren galdera-erantzunen jokoa egin zuen bere jarraitzaileekin, eta galderetako bat honako hau zen: zer harreman duzu bakardadearekin?

Emakumeak bakardadearekiko maitasun eta miresmen absolutua erakutsi zituen. Erantzunak hasiera batean harritu egin nintuen, eta irakurtzen jarraitu nuen, kuriositateak jota. Bakardadea zerbait negatibotzat hartzen dugula konturatu nintzen orduan. Beti ordea ez da horrela. Bada bakardadeaz gozatzen duen jendea, eta batzuentzat zaila edo ezinezkoa badirudi ere, erlaxatzeko metodorik eraginkorrena da haientzat bakardadea.

Ni ez naiz oso bakardade zalea, baina uste dut, bakardade hori denborarekin bilatu egiten dugula, eta horrela ez bada, ohitu egiten gara.

Jendez inguratuta egotea da nire zaletasun handietako bat. Nik ere, ordea, bakardade une horiek bilatzen ikasi dut, beharrezkoa egiten zaidalako batzuetan nire buruaren konpainian egotea. Hala eta guztiz ere, isiltasuna gogorregia da niretzat. Nire denbora izatea, erreflexionatzea, musika entzutea, eta lasai egotea gogoko ditut, baina betiere isiltasunik ez dagoen bitartean. Isiltasunarekin bizitzen ere, ikasi egiten ote da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>