Ainhoa Goñi Olaetxea (Mutiloa, 2000) Historia ikasketak ari da egiten 3. mailan. Irakaskuntzara bideratu nahiko lituzke ikasketak: «Gaur egun gertatzen dena ulertzeko, aurretik gertatu zena ezagutu behar da eta interesgarria iruditzen zait historia hori zabaltzea». Ikasturte honetan hiru astez behin dituzte klase presentzialak: «Nahiko ahaztuak sentitu gara irakasle askoren aldetik». Ikasle bizitza ere guztiz aldatu zaie pandemia dela eta, «soilik ikastera mugatu da gure bizitza, ia aisiarako aukerarik gabe».
Historiako garai bat.
Gerra Hotza.
Ze zaletasun dituzu?
Mendia eta parranda, baina egoera honetan batez ere lehenengoa.
Pelikula bat edo telesail bat.
Tarantinoren Malditos Bastardos edo Robert Zemeckisen Forrest Gump.
Liburu bat.
George Orwell-en Animal Farm.
Musika talde edo abeslari bat.
Los zopilotes txirriaos.
Abesti bat.
Sara Jaramilloren Mujer Malvada.
Kolore bat.
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Beti berdinera joateko Cadiz. Leku berri bat bisitatzekotan San Petersburgo.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea tostadekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo aldiz Iruñeko San Ferminetara joan nintzenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Txikitan nire zaintzaile Purik Turkiatik ekarri zidan traje arrosa.
Amets bat.
Lana aurkitu eta benetako lagun zein familiarekin egoteko denbora izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Eguraldi ona egiten duenean etxeko portxean bazkaltzea.
Goierriko txoko bat.
San Adriango koba.
Mutiloan biziko ez bazina…
Ez da erraza non amaituko dugun asmatzea, baina Gipuzkoa edo Nafarroako herri txikiak oso gustuko ditut.