Baloratzen al dugu eskura duguna?

Ioar-AizpuruaIoar Aizpurua Barriola • Musikaren taupadak

Askotan hitz egin izan dugu guztiok egunerokotasunean erabili edota kontsumitzen ditugun elikagaiak, produktuak edota zerbitzuak ez ditugula behar bezainbeste baloratzen. Begiak eta belarriak besteek diotenaz erreparatzeko erabili ordez, ahoa bete hitz dugula gabiltza kalean, baina berdina pentsatzen eta egiten jarraitzen dugu. Urteek aurrera egin ahala, gero eta gazteago garenok egiten dizkiogu halako galderak gure buruari, baina soilik, guk nahi dugunari begiratzen diogu.

Pertsona heldu zein adinekoen artean ere, beste horrenbeste dira kexu, herrian baliabiderik ez dagoela esanaz. Horren adibide; autoa hartu eta hiri handi batera joaten garenean, herrian bertan dugunari begiratu gabe. Pandemiak gogor kolpatu dituen hainbat saltoki, merkataritza gune edota zerbitzu ditugu gure etxeko atearen aurrean. Baina guk horren aurrean; ezikusia egin eta autoa hartuko dugu ezta?

Zergatik jokatzen dugu halako egoeren aurrean horren berekoi? Horren zaila ote da gure herrian ditugun baliabideak baloratzea? Zabal ditzagun begiak eta ikus dezagun horren guztiaren atzean, moduren batera edo bestera, eragingo digun iraganeko gizarte bat osatzen ari garela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>