Charlot gogoan

JoseIgnacio-SanchezJose Ignacio Sanchez • Goieniz zine kluba

Ziur aski, beren adinagatik ilea aspaldi urdindutako zinemazaleek lerro hauek irakurtzen dituztenean, nostalgia puntu bat sentituko dute, batez ere haurtzaroan eta nerabezaroan pentsatuz. Izan ere, hamarkada askotan zehar, Charlotek bete zituen zinema-areto paregabeetako pantailak. Egia da garai hartan beste komiko batzuk ere bazirela, besteak beste Buster Keaton, Harold Lloyd, Stan Laurel eta Oliver Hardy, eta beste hainbeste.  Baina umorearen ikonoa Chaplin izan zen, bonbinaren eta makuluaren arlote jatorra.

Charlot pertsonaiarekin debuta egin zuen 1914an, Ganandose el pan filmarekin, eta horren ondoren beste 81 film ofizial egin zituen 1914 eta 1967 bitartean. Haren film aipagarrienen artean honakoak daude: La Quimera del Oro, El chico, Luces en la ciudad, Tiempos modernos eta Gran Dictador.

Bizitzan zehar, Chaplinek hainbat errekonozimendu jaso zituen. Horrela, 1939ko Oscar sarien lehen ekitaldian, ohorezko sari bat irabazi zuen El Circo idatzi, zuzendu, ekoitzi eta antzezteagatik. Aipatzekoa da baita ere Bakearen Nobel Sarirako hautagai izan zela 1948an.

Azken aldian, El chico filma zinema-aretoetan aurkeztu da, berrituta eta estreinaldi izaerarekin.

Datorren ekainaren 3an, Beasaingo Usurbe Antzokian ikusi ahal izango da fim paregabe hori, Goieniz zine klubeko denboraldi amaiera bezala.

Pertsonaia horri buruz askoz gehiago idazten jarrai genezake, baina espazioagatik utzi egin behar dugu. Hori bai, argi gera dadila, Chaplin izendatzea eta Charlotez gogoratzea zinemaz letra larriz hitz egitea dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>