Los Ches (Lazkao), Valentziatik Argentinara, eta handik Senperera

Los_ChesFamilia ibiltari eta musikari baten historia da Gimenez anaiena. Gurasoak valentziarrak zituzten, baina Argentinan jaio ziren lautik hiru anaia, eta mutikotan, Euskal Herrira etorri ziren denak. Aitak CAFen lana lortu zuenean etorri ziren Goierrira, eta Senperen jarri ziren bizitzen. Familia osoa musikazalea zen, eta hiru anaia zaharrenek laster sortu zuten aurreneko taldea, Josu Erguinekin batera. Anaiarik gazteena zen Karlos Gimenez, eta «inbidiagatik» sartu zela gogoratzen du, aldizkari honek 2016an egindako elkarrizketan: «Anaiak hasi ziren gitarrarekin, eta Los Ches taldea sortu zuten. Nik, inbidiarekin, zer edo zer egin nahi nuen taldean. Bateria ikasi nuen, eta leku bat egin zidaten». Artean bederatzi urte besterik ez zituen, gerora pianojole bezala ezagun egingo zen musikariak.

Lau anaiek batera 1966an egin zuten aurreneko kontzertua. Los Ches izena aitari bururatu zitzaion: «Luisma Valentzian jaio zen eta beste hiru anaiok Argentinan. Bi leku horietan erabiltzen da che hitza». Gustatu eta izen horrekin gelditu ziren. Bederatzi urtez aritu ziren elkarrekin jotzen, berbenetan eta dantzaldietan; Zumarragako Sol y Luna dantzalekua zuten ohiko eskenatokietako bat. Beasaingo artista gazteen lehiaketa ere irabazi zuten 1968an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>