Agian oso azkar ahaztu zara nitaz?

Oier-FernandezOier Fernandez • Beltza kolore

Badira hilabete batzuk elkar ezagutu genuela… hasieran betirako lagunak izango ginela ematen zuen arren, badira aste batzuk elkarrengandik banatu garela. Kostatu zitzaizun ni janztea, eta hori horrela da. Hasieran poltsikoan eramaten ninduzun, tabernara sartzeko esperoan. Orduan ateratzen nintzen zulo beltz hartatik paseora. Garai txar eta zailak izan ziren biontzat. Zuk etxean zeneramatzan egun haiek ahaztezinak ziren zuretzat. Baina ni, inoiz kutxa batetik atera gabe nengoen. Ondoren etorri ziren garai politak niretzat, zuretzat zailagoak izan ziren arren.

Uneoro zure arnasa kilimaka nabaritzen nuen nire azalean, eta kalean zehar ni bezalako asko ikusten hasi nintzen. Pozgarria zen niretzat eta itogarria zuretzat. Gure rolak guztiz aldatu ziren. Beharrezkoa al nintzen? Hori galdetzen zion mundu guztiak bere buruari. Bakoitzak edukiko du horren erantzuna, ni pozik ateratzen nintzen paseora.

Erabilgarria naizela diote adituek, baina erabiltzaileek ez naute maite. Zurekin ere kostata egin nintzen lagun. Orain hitz hauek idazten dizkizut, eta gauza bat argi geratzea nahi dut. Ez naiz zure irribar polit hori estaltzeko etorri, inoiz desagertu ez dadin ekiditeko baizik.

Bihotzez, zure musukoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>