Usurbe orkestra, Beasaingo ‘jazbana’

Usurbe_OrkestraRocka eta popa 60ko hamarkadaren bukaeran zabaldu ziren, baina haien aurretik ere bazen kontzerturik eta dantzarako musikarik. Orkestinak edo ‘jazbanak’ modan zeuden garaia zen, eta Goierrin ere ez zen estilo horretako ordezkaririk falta izan. Orkestra handien eta musika banden aldean, musika arinagoa, herrikoiagoa eta dantzarakoa jotzen zuten, eta oso estimatuak izaten ziren herrietako festa eta dantzaldietan. Horietako bat izan zen Usurbe Orkestra talde beasaindarra. Javier Remirez, Ciriaco Diago, Enrique Martinez de Treviño eta Blas Trincado izan ziren laukotea osatu zuten musikariak.

Loinazko San Martin plazan egin zituzten aurreneko saioak. Beasaingo Musika Bandaren atsedenaldietan jotzen hasi ziren, baina gerora, ezkontzetan eta bestelako ospakizunetan ere aritu izan ziren. 1967 eta 1968 urteetan, Beasaingo Udalak kontratatuta aritu ziren uda osoan, bandako musikarien oporrak zirela eta, ostegunetako eta igandeetako dantzaldietan jotzen. Mila pezeta ordaintzen zieten saio bakoitzeko. Urte askotako jarduna egin zuen Beasaingo laukote hark, batez ere ezkontzak alaituz, harik eta 1990. urtean taldea desegitea erabaki zuten arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>