Kafea hutsa eta doblea

Captura de pantalla 2021-09-02 a las 18.43.29Yon Ander Marcos • Egurrezko zaldia

Gaur goizean  bikotea eta biok bazkaltzera joan gara. Donostiako alde zaharrean gosaltzeko ideia genuen, eta haruntz abiatu gara gaur goizean. Ezaguna da gazteon artean Irutxuloko Ikatz kalea. Iristean, goizeko 09:00ak aldera, kalea oraindik esnatzen ari zen, eta ondoko kaleko taberna batera gerturatu gara. Abuztuaren amaiera izanik turistak ez zirela egongo uste genuen, baina oker.

Tabernaren terraza guztia Europako giriz josia zegoen. Bost minutu zutik egon ostean pintxoak begiratu ditugu eta… ez dizuet esango zenbat balio zuen merkeenak, baina ama! Sustoa! Bi aldiz pentsatu gabe altxatu eta Ikatzera itzuli gara, tabernaren zabalik egongo zenaren esperoan. Bertan bi kafe eta bi pintxo hartu ditugu. Eta… badakizue zer? Aurreko tabernako pintxo bat baina merkeago ateratzen zen erronda guztia.

Egia da kapitalismoak babesten duen eskaintza-eskaerak prezioak asko puzten dituela, baina etxeko langile klaseak ezin dezake onartu dirua Europako prezioetan xahutzea. Kanpokoak horrenbeste zaintzeari utzi, eta etxekoei gehiago begiratzen hasi beharko genuke. Ez dut puturru de fua jan nahi, betiko patata-tortila jan nahi dut tipula eta piperrekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>