‘Se acabó lo bueno’

Captura de pantalla 2021-09-02 a las 15.20.05Joseba Telleria  • Irakaslea eta ikaslea

Herritarrek lortutako eskubideetako bat. Gure aitona-amonen belaunaldikoek ezagutu gabeak. Beraz, hitza bera ere nahiko berria. Jauntxoek eta aberatsek soilik izaten zituztenak. Gaur egun, pertsona guztiengana ailegatu gabeko eskubidea. Guk umetan bakaziok eta aurrerago oporketak ere deitzen genien. Orain oporrak.

 
Denbora librea gustokoa izanagatik, oporrek badituzte batere gustokoak ez ditudan aspektu eta topiko ugari. Horietako bat, etxera bueltan, se acabó lo bueno entzutearena. Gure hizkuntzan ez dut parekorik entzun. Esaldi hau mortala iruditzen zait. Empieza lo malo  gehitzea besterik ez zaio falta. Oporretatik kanpo ez ote dago ba ezer onik? Pasatakoak etsipenez oroitzen eta pasa gabekoak itxaroten? Horrela urtero? Eta bitartean? Zein onura ote dakar hala pentsatu eta sinesteak?

 
Urte sasoi honetan eta topikazo hori entzuten dudan bakoitzean, bizitzaz ere aritzen zitzaigun irakasle huraxe datorkit burura. Besteak beste, bizitza, geratzea zela azpimarratu ohi ziguna. Orainaren balioa adierazteko adibideak bata bestearen atzetik jartzen zizkiguna. Existitzen duen bakarra oraina izanik, geure buruetan dabilkigun pasatakoaren eta etor daitekeenaren etengabeko pentsamendu zukutzaile eta errepikatzaile horrek gehienetan alferrikako sufrimendua besterik ez zekarrela errepikatzen zuena. Gure pentsamenduen behatzaile izanik, norberaren izanaren bila beste kontzientzia maila batera pasatzeko aukeraz hitz egiten ziguna… Erdi txorotzat jotzen genuena.

 
Itxaronurte on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>