«Andreak esaten dit film guztiak ikusi ditudala»

g009_f01
Jon Murua Kezman-ek goi mailako ziklo bat ikasi zuen Goierri Eskolan eta CAF enpresan egiten du lan. Musika zalea da eta tronpeta jotzen ikasi zuen. Beasaingo bandan, Ozzen Brass Band taldean, Urolatarrak txarangan, Batuband batukada taldean eta Isuo Sasiiarekin jo zuen eta egun Txost! taldean jotzen du.

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Kirola, zinema, lagunartea, parranda…

Zergatik ‘Kezman’?
Kezman Montenegroko futbolari bat zen. Futboleko bideo-jokoak gustuko izan ditut beti eta -ic bukaeradun abizena ez zuen bere selekzioko jokalari bakarretakoa zenez, deigarria egin zitzaidan. Beraz hitz egiten hasi nintzenean ez zuen inork ezagutzen, baina ondoren talde garrantzitsuetan jokatu zuen.

Pelikula edo telesail bat?
Andreak guztiak ikusi ditudala esaten dit. Big Fish dut gogokoena. Telesailei dagokienez, Vivir sin permiso ari naiz ikusten. Baina nahiago ditut pelikulak.

Liburu bat?
Ez naiz irakurzalea, baina Obabakoak behartuta irakurri nuen eta ondoren bigarrengoz irakurri nuen.

Musika talde bat edo musikari bat?
Txost!. Musika berezia egiten du, ezberdina. Abeslarien artean, Imanol.

Abesti bat?
Momentu bakoitzean, berea.

Kolore bat?
Turkesa bideko berdea.

Oporretarako toki bat?
Bidaiarik onena Costa Ricara egin genuenekoa da.

Zer gosaltzen duzu?
Arroz ura eta oloa nahastuta. Etxetik kanpo, denetik pixka bat. Jaikitzen naizenetik denetik jan dezaket.

Amets bat.
Egia.

Goierriko txoko bat.
Gabiriako Murgil mendia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>