«Orri zuriaren aurrean jarri, eta eramaten nauen lekura joaten naiz»

LAIDA_RUIZ_ILUSTRATZAILEA

Liburugintzan lehen partaidetza eginez aurkeztu du bere burua Laida Ruiz ilustratzaileak (Lazkao, 1996). San Benito ikastolatik Bilboko Arte Ederren Fakultatera Sorkuntza eta Diseinua ikastera, eta Galizian bi urtez ilustrazioaren masterra eginda itzuli da herrira, lanerako asmoan. Baina sektorea zail dagoela dio, eta txiro. Proiektu pertsonal batzuk baditu buruan, enkarguak mehetzen direnerako.

Margotzen eta marrazten txikitan hasiko zinen zu ere?
Hala da, txikitan ohikoak direnak egiten: urtebetzeetarako marrazki bat lagun bati, beste bati… Gaizki ez zitzaidala suertatzen ikusten nuen, ondo ere ez baina; baina hor bazegoen gustatzen zitzaidan zerbait. Ikastolan, San Bosko festan egiten zen lehiaketan ere noiz edo noiz parte hartu nuen, eta ikastolako mural batzuetan badaude nire marrazkiak. Izugarri samarrak dira, baina tira… Gutxinaka hasi ginen.

Balio zenuela sentitu, esan ere egingo zizuten… Motibazio berezirik bazenuen marrazten jarraitzeko?
Lagunen aldetik eta etxean ere esaten zidaten. Baina, azkenean, ni bultzatzen nauena da, eta horrekin segitu dut. Eta horrela nabil. Motibazioa da istorioren bat marrazki bidez kontatzeko gogoa edukitzea, orri batean zerbait plasmatu nahi izatea. Ea zer ateratzen zen. Hasieran pentsatuta ezer ez dut izaten, ideia orokor bat gehienera, eta marrazten hasitakoan esaten dit nondik joan naitekeen. Marrazten jarritakoan, edozer gauza atera liteke, hasiera bateko ideiatik beste norabait joanda. Hobea izan liteke, gainera.

Inprobisazio erabatekoa?
Momentukoa da. Noski, ideia bat eduki behar duzu enkargu baterako ari bazara, nora joan nahi duzun. Baina, bestela, orri zuriaren aurrean jarri, eta eramaten nauen lekura joaten naiz. Egitura bat badaukazu, zer erakutsi nahi duzun, baina ez duzu jakiten nora joan.

Zaletasuna eta marrazteko gogoa beti mantendu beharko dituzu, sortzaile zaren aldetik?
Bai. Nire proiektu pertsonalak alboratuta dauzkat orain, eta bitartean beste lan batzuekin ari naiz. Baina segitzera motibatzen naute. Adibidez, DBHn eta Batxilergoan nahiko gutxi marrazten nuen. Gero, jada Arte Ederretako Fakultatera joandakoan eta masterrean ere bai, hasi nintzen erabat. Orain ere ia egunero marrazten dut. Oporretan utzi egiten dut, hori bai. Atsedena behar da.

Zure artista garapenean, zein izan dituzu mugarri garrantzitsuenak?g011_f01
Karrera bukatu nuenean, gradu amaierako animaziozko lana izan zen mugarri bat. Lehenengo, ilustrazio liburu bat egin nuen, eta gradu amaierako lana hori animaziora eramatea izan zen. Animazio prozesu hori izugarrizko lana dela ikusi nuen, fotograma piloa marraztea; eskuz egin nuen dena, gainera. Orduan erabaki nuen animaziotik aldentzea eta ilustraziora dedikatu nahi nuela. Bigarren une garrantzitsu bat, masterrean, nire lan pertsonalarekin eta master amaierako lanarekin buru-belarri hasi nintzen, eta komiki bat egin nuen. Bukatzeko daukat, noizbait. Bi aro garrantzitsu izan ziren horiek.

Arte Ederren karrera aukeratu zenuen. Ezinbestean?

Ez zen nire lehenengoetako aukera. Arte Ederrak baneukan, baina Zuzenbidea edo Antropologia ere bai. Aurretik, ahizpak Arte Ederrak ikasia zuen, Zaharberritze adarretik. Ez nuen berdina ikasi nahi, eta Sorkuntza eta Diseinua aukeratu nuen. Ilustrazioa bainuen buruan, eta hara iritsi nahi nuen. Zeramikak ere arreta ematen zidan, baina biak batera ezin ziren hartu. Pena eman zidan zeramika uzteak, gustatzen zaidalako.

Antropologia eta filosofia ere bai, agidanez.
Bai. Indiana Jonesen pelikulak asko gustatzen zaizkit. Antropologia, paleontologia… Nik Indiana Jones izan nahi dut!

Artea unibertsitatean ikasterakoan, espero zenuena aurkitu zenuen? Captura de pantalla 2021-09-16 a las 16.13.34
Denetik, ona eta txarra. Bego Vicario, adibidez, oso irakasle ona izan dut. Animazioko irakaslea da. Asko bultzatu gintuen gure proiektu pertsonalak egitera. Ikasle ohiekin eta bertan genbiltzanekin animazio taldeak egiten zituen, gero proiektuak ateratzeko. Lanean berarekin aritu gara, karrera bukatu genuenetik. Animazio esperimental kortoak egiten ditugu, eta iaz beste bat egin genuen.

Zaletasunetik ikasketetara, eta ikasketetatik lanera.
Ez da erraza. Lagun guztiak lanarekin eta soldata onarekin daudenean, gure arlo hau oso ezegonkorra da. Hil honetan lanik ez daukat, agian hurrengoan bai… Egunkari batekin astero zerbati ateratzeko lana baduzu, ondo. Baina bestela, asko aritu behar duzu bila. Amaia Telleriarekin izugarrizko zorte handia izan dut, Zuhara liburua ilustratzeko eskaintza egitera bera etorri zitzaidalako. Baina gogorra da mundu hau. Horregatik alboratu ditut proiektu pertsonalak orain, nahiz eta beti buruan eduki, ezer ez daukadanean agian zerbait atera daitekeelako.

Ilustraziotik jarraitu nahi duzu?
Bai. Animazioko talde hori hor daukagu, Vicario irakaslearekin. Baina gradu amaierako lanarekin erreta bukatu nuen –nire eskuak ezin zuen gehiago marraztu–, eta utzita daukat. Nire kasuan, ilustrazioak bizitzeko lain ez dit ematen. Espainiako estatuan oso gaizki ordainduta dago, gainera.

Zer lan dituzu esku artean?
Amaiarekin [Telleria] beste liburu batean ari gara lanean. Gero, Enara Garmendia idazle lagunarekin lehiaketa batera joatekoak gara, eta liburu bat egin behar

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>