Kontzertu adina estilo

g016_f02Kultur egitarauari begira jarrita, asteburu betea datorrela esan liteke, bai behintzat musika eskaintzari dagokionean. Izan ere, bost kontzertu antolatu dituzte Goierrin datozen egunetarako. Musika mota aldetik ere, aukera anitza izango da oso, kontzertu adina estilo musikal ezberdin entzun ahal izango baita.

Aurreneko saioa gaur bertan izango da, Ordizian. Ilargi taldeak, rock doinuak ekarriko ditu Oiangu Parkera. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Larunbatean berriz, bi kontzertu, eta ez nolanahikoak. Urretxun Hip-Hop jaialdia  egingo dute, Sho Hai (Zaragoza), Agresión Verbal (Urretxu-Zumarraga) eta Aigory & DJ Beniz (Donostia-Urretxu) talde eta musikariekin; 18:00etan hasita, Labeaga aretoan. Eta aldameneko herrian, oso bestelako estiloan, Musbika Ensemble taldeak Europar Barrokoan Barna emanaldia egingo du, 19:00etan, Antioko Musikaldiaren barruan.

Igandean ere, beste horrenbeste. Urretxun euskal jaien ordez antolatutako ekitaldietan, Esne Beltza eta Amak taldeak ariko dira, 19:00etan hasita, Ederrena pilotalekuan. Eta Ordizian, Gorka Lizasoren Sin Mala Intencion taldeak joko du; saio hau ere Oiangun izango da, 19:00etan.

Eta asteburukoa gutxi balitz, astean zehar ere izango da aukerarik; asteartean Konpost taldeak joko du Lazkaon, eta asteazkenean, Mikel Urretabizkaiak Bizi Musika zikloan parte hartuko du, Ordizian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>