«Txapelketetarako zailagoak diren piezak ikasten ditugu»

g013_f01-

Irati Artzelus (Lazkao, 2004) sei urte zituela hasi zen trikitia jotzen Lazkaoko Lazkao Txiki musika eskolan. Zarauzko Trikitilari Gazteen 41. Txapelketan irabazi du irailaren 1ean, Arrasteko Mirari Plazaola pandero-jotzailea lagun zuela. Hirugarren txapela du Zarautzen, eta guztira zazpi ditu lortuak lazkaotarrak.

Lehen postua lortu zenuten Zarauzko Txapelketan. Nola bizi izan zenuten hau?
Egia esan Mirari eta biok beldur pixka batekin igo ginen eszenatokira. Emanaldien ordena aukeratzeko egin ohi den zozketan azkenak izatea egokitu zitzaigun, eta gure aurretik jo zutenen abestiak entzun eta gero, maila oso altua zegoela ikusi genuen eta itxaronaldia luzea egin zitzaigun . Azkenean heldu zen gure txanda, eta amaitu genuenean sentsazio onarekin geratu ginen, egindako lanarekin gustura.

Nola prestatzen da bat honelako txapelketa baterako?Captura de pantalla 2021-09-16 a las 16.43.25
Denbora asko ematen dugu txapelketa hauetarako prestatzen. Abestiak irakasleekin batera ikasten ditugun arren, gero lan asko egin beharra izaten dugu etxean, gure kabuz nahiz bikotearekin, panderistarekin kasu honetan. Lehendabizi abestiak buruz ikasi eta guztia bere lekuan jarri beharra izaten dut, eta behin hori egindakoan nire lana panderistarekin partekatu eta bere moldaketak non eta nola sartuko diren zehazten dugu; lan handia egin behar da azken emaitza lortu arte. Pieza aldetik, txapelketetarako teknikoki zailagoak diren abestiak ikasi ohi ditugu, handiagoa eskatzen dutenak.

Zenbat txapelketa irabazi dituzu guztira?
Guztira 7 txapel dauzkat, nahiz eta guztiak ez ditudan panderista berarekin lortu. Zarauzko txapelketa 3 aldiz irabazi dut, 2018an, 2019an eta aurten; pasa den urtean bigarren postua lortu genuen. Bestalde, Getarin, Errezilen eta Goiatzen txapel bana lortu dut, eta Zaldibarren jokatu zen Euskal Herriko Txapelketan ere lehen postua lortu nuen 2019an.

Mirari Plazaola arrasatearra izan zen zure bikotea Zarautzen, panderista lanetan bera.
2018ko udan kasualitatez ezagutu nuen Mirari, biok ezagutzen genuen lagun baten bitartez, eta urte hortan bertan Zarauzko Txapelketan atera ginen lehenengo aldiz. Aurretik beste bikote batzuk eduki ditudan arren, orain berarekin aritzen naiz. Lagunak gara, denbora asko pasatzen dugu batera eta oso gustura gaude. Lan ona egiteaz gain, uste dut garrantzitsua dela bikotearekin erlazio ona izatea; kasu honetan oso ongi moldatzen naiz Mirarirekin, eta uste dut hori gure lanetan islatzen dela.

 

Instagram: @iratiarcelus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>