Erabilera gorantza

g014_f01

Bi auto Goierriko Berrikuntza Gunean jarritako kargagailu elektrikoetan kargatzen. Lau auto edo motor karga daitezke aldi berean. Goieki


Iazko martxoan Goierriko Berrikuntza Gunearen aparkalekuan jarritako kargagailu elektrikoen erabilera nabarmen hazi da aurtengo lehen seihilekoan. Auto eta motor elektrikoak karga daitezke, aldi berean lau gehienez. Joera hori areagotzea da helburua.

Orain bi urte, 2019. urtean zehar, egin zen Goierri Berrikuntza Gunean ibilgailu elektrikoen kargagailuak instalatzeko azterketa. Eta urtebetera, iazko martxoan, lau auto edo motor elektriko aldi berean kargatzeko gailuak jarri ziren Goiekiren eraikinaren atarian. Egun horietan etorri zen COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisia, eta Espainiako Gobernuak agindutako konfinamendu orokorra. Oso-oso bakanak izan ziren garai horretan egindako kargak, baina denbora pasatu ahala, eta karga puntu horien sustapena egin eta gero, uda hasieratik urte bukaerara bitarte 41 izan ziren egindako kargak.

Urte amaierakoak izan ziren karga bolumen gehien izan zuten egunak, eta goranzko joera hori handitu egingo zela espero zen. Eta hala gertatu da. 2021eko lehen seihilekoan, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, 201 karga egin dira. «Esperotakoa bete da. Karga elektrikoen gorakada handia izan da. Auto elektriko gehiago dagoela eta kargagailuen gunea ezaguna egiten ari dela da gure ondorioa», nabarmendu dute Goiekiko iturriek. Batez beste 4 ordu egon da auto bakoitza kargagailura konektatuta, eta batez beste 20 kWh-ko kargak egin dituzte. Ekain erdialdean egin ziren kargarik gehienak.

Captura de pantalla 2021-09-23 a las 15.29.59Ereduan badago zer hobetua
Goiener kooperatibako Alazne Arrutiren esanetan, ezin da gorakada horren ondorio argirik atera datu horiei erreparatuta. «Erabiltzaile kopuruak gora egin duelako izan daiteke, edo hasierako erabiltzaile horiek kargak kokapen honetan gehiagotan gauzatu dituztelako. 2021ean ikus daiteke gorakada nabarienak apirilaren eta ekainaren bueltan eman direla. Hortaz, oporraldi sasoiarekin loturaren bat egon daiteke».

Mugikortasun jasangarriaren alorrean «ohiturak aldatzea zaila» dela dio Arrutik, baina auto elektrikoen erabilera sustatzeko «oso garrantzitsutzat» du karga sare «sendo eta eskuragarriak» bermatzea. «Gisa honetako proiektuak oso garrantzitsuak dira horretarako». Goierrin kontzientzia hori handitzen ari ote den galdetuta, Goienerreko kideak dio «mugikortasun ereduaren inguruan asko» dugula hobetzeko. «Nahiz eta aldaketak emateko zutabeetako bat gure garraiobideen elektrifikazioa izan daitekeen, autoak eta garraioa partekatzeari ere lehentasuna eman beharko litzaioke, energiarik garbiena xahutzen ez dena baita». Hori dela eta, karga puntuez gain, «interesgarria litzateke auto partekatu baten ekimena ere aztertzea». Inguru hurbilari erreparatuz, ibilkari.com webgunea kontsultatzeko deia egin du.

Karga puntuaren ikusgarritasuna
Goierrikoa karga gunea jartzeko «leku bikaina» dela irizten dio, eta horretarako «garrantzitsua da oso» gune horiei ikusgarritasuna ematea. «Bertaratu behar Captura de pantalla 2021-09-23 a las 15.29.24dutenek aldez aurretik identifikatu dezaten aukera hori hor dutela, eta horren arabera, bertara jotzeko orduan haien ohiturak aldatzeko erabakia har dezaten». Oraingoz, ordea, gutxiengoa da auto elektrikoa erostearen alde egiten duten erabiltzaileak. Arrutik nabarmendu du «datu fidagarririk ez» dutela, eta Moves III planari egin dio erreferentzia. «Plan hori laster izango da martxan, eta horrek eragin handia izango du erabiltzaileen artean».
Legediari dagokionez ere «aldaketa bizkortzen» ari dela dio. «EAEn oraingoz ez dago ibilgailuen zirkulaziorako murrizketarik, baina datozen hilabeteetan izango dira hainbat udalerri alderdi hori arautu beharko dutenak, eta Zero etiketaren abantaila izango du auto elektrikoak». Aldaketa hori, batez ere, hiribuetan kasuan ari da ematen.

Bien bitartean, Goierriko Energia Mahaiak lanean jarraitzen du, eta lau erronka nagusi jarri dizkio bere buruari aurtengo –ikus ondoko taula–. Horietako bat izango da energia eta mugikortasun jasangarriaren onurak ezagutzeko Goierriko herrietan udazkenean zehar jarriko den erakusketa ibiltaria.


 

LAU EKINTZA 2021EAN

1. Energia eta mugikortasuna; klima aldaketari aurre egiteko elementu gakoak. BEG isurpenak murrizteko herritarrak egunerokotasunean energiaren eta mugikortasunaren alorrean har ditzaketen ohiturak ezagutarazi eta sustatzea da ekintza honen helburua. Horretarako, 8-9 panelez osatutako erakusketa ibiltaria jarriko da herriz herri udazkenean zehar. Laia ingurumen zerbitzuetako teknikari batek argituko ditu zalantzak.

2.  Goierriko Energia Planaren eguneraketa. 2018-2025 Goierriko Energia Planaren ebaluazioa egin eta plangintza eguneratzea da asmoa. Hiru fasetan egingo da: Estrategiaren ebaluazioa, Energia Planaren moldaketa eta Azken Txostena. Aurreko bi faseetan ateratako ondorioak azken txostenean sartzeaz Birzitek Engineering arduratuko da.

3. Pobrezia energetikoaren inguruko azterketa Goierrin. Azterketa egiteko bi kontsumo tipo aztertuko dituzte. Proiektu hori Goiener elkarteak eta H-Eneak taldeak gauzatuko dute.

4. Goierriko udalerrietan monitorizazioa lortzeko plataforma digital baten ezarpena aztertu. Goierriko udalek energia-hornidurak kontrolatzeko eta kudeatzeko tresna bat izateko beharra ikusten dute, baita horren monitorizazioa ere. Azterketa hori Aizkorpe enpresak egingo du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>