Topagune Sozialista

Irati-zubizarretaIrati Zubizarreta • GKSko kidea

Jendea kalean presaka, korrika, patxada hartzeko tarterik gabe. Patxada hartzeko eta hausnartzeko tarterik gabe. Inguratzen duen horretan arreta jarri gabe, zurrunbiloan. Bakoitza bere bakartasunean, ondokoaz kezkatu gabe. Horrela nahi  gaituzte, atomizatuta, bakoitza berera.

Eta nolabait harremantzen gara bakartasun horretan, sare sozialek antzezten duten kolektibotasun faltsu batean. Edota alkoholaren bueltan, geure egunerokotasunetik ihesi, zentzumenak aztoratuz, ondokoarekin hitz egiteko adorea izateko asmoz.

Noizbait pentsatu al duzu 2 euro terdiko tragoak ordain ezin ditzakeena non harremantzen den?

Topagune Sozialista langileri osoaren, eta zehazki proletargoaren topagune izan nahi du. Zentzu komun indibidualista eta lehiakorraren aurka, aukera berdintasuna oinarri izango duen prozesu batean sinesten dugu, zeinak gizarte justu baterako bidea marraztuko digun. Eztabaidak, hitzaldiak eta aisia, harreman eredu berriak eraikiz gaurdanik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>