Moda eta edergintza gehigarria 2021

Urtaro aldaketarekin batera, armairuan aldaketak egiteko garaia iritsi da. Udako jantzi freskoak datorren urterako gorde, eta tenperatura freskoagoetarako egokiagoak diren jantziei lekua egin behar zaie. Udazkenetik negurako hilabeteak, sasoi arteko denboraldia bezala ere ezaguna, arroparekin jolas egiteko garai ezin egokiagoa da. Jolas horretan aukerarik egokiena egiteko lagungarri da moda eta edergintza gehigarria. Bertan emakumezkoen, gizonezkoen nahiz haurren moda joeren berri emateaz gain, bitxiak, oinetakoak eta osagarriak aukeratzeko hainbat aholku ere aurki daitezke. Gorputza eta ilea zaintzeko egin daitezkeen hainbat tratamenduren informazioa ematen du gehigarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>