Udazkeneko bertso saioa, gaur gauean Latxartegin
Bertso Olariak elkarteak antolatuta, Udazkeneko bertso saioa egingo dute gaur, Latxartegi aretoan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Arana eta Joanes Illarregi ariko dira kantuan, 19:00etan. Sarrerak lehiatilan izango dira salgai.