Mariasun Landa

Imanol-MerceroImanol Mercero Haur eta Gazte Literatura teknikaria

Ausardiak ez du ezer gutxitarako balio buru argitasunik gabe. Gure euskal herrietan tarteka jaiotzen dira bi ezaugarriok biltzen dituzten idazleak, eta berehala nabarmentzen dira.

Bere aipu batek argi erakusten du izan duen jarrera iraultzailea: «Haurrak txikiak dira, baina ez dira inolaz ere ergelak; serioak dira. (…) Haurrak amodioa, gorrotoa, edozer gauza sentitzen du, baina ezin du sentitzen duenari buruz hitz egin. Hori da haurtzaroaren drama». Amonarenean kea (Dani Martirena, Ana Ibañez; Liburu iletsuak, 2021)
Osatu duen bidean, Mariasun Landak presarik gabe ondutako 34 tituluko sorta eman dizkigu. Bai gramatikalki, bai eta egituraketa aldetik ere irakurterrazak eta aldi berean sakonak direnak, protagonista femeninoei lehentasuna emanda, emozioen eta gertakarien hautatzaile aparta dela erakutsiz, literatur-atsegin handikoak.

Batzuetan road movie erako narrazioak izan dira, Errusika (1988), Kleta bizikleta (1990), Galtzerdi suizida  (2001). Bestetan pertsonaia zaurgarrien istorio egiantzekoak, Iholdi (1988), Nire eskua zurean (1995), Krokodiloa ohe azpian (2002). Badira ere funtsezko gauzen hausnarketak proposatzen dituztenak, Julieta, Romeo eta saguak (1994), Elefante txori-bihotza (2001), Inurri bitxia (2004). Eta badira, azkenik, tradizioa birformulatuz gaurko gaiak lantzen dituztenak, Maitagarria eta desioa (2012), Elsa eta paradisua (2015), Azken balada (2016).

Zarauzko Udalak antolatzen duen Lizardi literatur sariketa Txan fantasma liburuarekin irabazi zuenean, 1982an, Mariasun Landak garbi erakutsi zuen haur literatura inarrostera zetorrela. Gurean arrotzak ziren gaiak eta idatz-moldeak erabiliz, bere Ez dok hamahiru partikularra abiatu zuen, gu guztion atseginerako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>