Zelai Ariztiko musika emanaldien barruan, kontzertu berezia antolatu dute, urte bukaerarako. Izan ere, Willis Drummond taldeak joko du. Hainbat hilabetez saio akustikoak egiten aritu eta gero, ohiko formatura itzuli dira. Aurretik, Hiri Galduak etxeko taldeak joko du. Sarrerak, zelaiarizti.eus webgunean eros daitezke.
- Lekua: Zelai Arizti aretoa
- Eguna: Abenduak 30
- Ordua: 19:30