Muxu bat

Leire-PerlinesLeire Perlines Apalategi • Hitz batzuk Etxaguenetik

Urtea amaitzear da. Lehenengo aldiz aldizkari honetan zerbait idatzi nuenetik urtebete igaro da jada. Baita gehiago ere.

Ezer ez da aldatu. Tira, gauza batzuk bai, baina kalera atera eta bertan aurkitzen dugun bizitza berdina da. Aldaketa berdinekin, murrizketa berdinekin, eta gainera, iaz izan genituen murrizketa berdinekin egingo dugula topo dirudi.

Hilabete hauetan stand by-n egon gara. Egoerak hobera egiten zuela uste genuen gehienok, normaltasuna gero eta gertuago ikusten genuelarik, azken bolada honetako kasuen gorakada hau gertatu den arte. Berriz atzera pausuak emango ditugula dirudi aurrera egin beharrean, eta nekea ari da egiten egoera. Luzea, oso luzea.

Egun bereziak datoz aurretik, familiaren eta lagunen goxotasunean igaro beharrekoak. Batzuk gogoz hartzen dituzte oporraldi hauek, baina badira tristura dela-eta egun hauek denbora salto batekin ekidin nahi dituztenak. Ez dira une errazak jende askorentzat. Isolatuta daude asko, eta, badira sekula itzuliko ez direnak.

Egongelan, terrazan… zuhaitza jarri, koloretako argiak piztu, eta gozatu Gabonetako opor hauekin. Betikoa; denbora urrea da. Behin igarota, ez dago atzera bueltarik. Hemendik, besarkada bat une hauetan mahaiaren inguruan falta direnei, gureei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>