«Altzaga paseatzeko toki bikaina da»

Pedro_Cuadrado

Pedro Cuadrado ordiziarra da, baina iazko martxoan Altzagara joan zen bizitzera. «Lasaitasun bila etorri naiz, bikotearekin batera. Altzaga ez nuen oso ondo ezagutzen. Pare bat aldiz bakarrik nintzen etorria. Gezurra dirudi. Ordiziatik oso kilometro gutxira dago eta jende askok ez du ezagutzen. Oso gustura gaude. Lasaitasuna eta herri txikietako giroa aurkitu ditugu».

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Irakurtzea, telesailak-eta ikustea eta paseatzea. Altzaga paseatzeko toki bikaina da: natura bertan dugu.

Gustuko liburua?
Nire lanarekin lotutako liburuak irakurtzen ditut batez ere. Gehien gustatu zaidan liburua Sapiens. De animales a dioses da, Yuval Noah Harari antropologo israeldarrarena.

Pelikula edo telesail bat?
Gehien gustatu zaidan telesaila Sense8 da.

Musika talde bat edo musikari bat?
Van Morrison.

Abesti bat?
Van Morrisonen Someone like you.

Oporretarako toki bat?
Kolonbia. Nire emaztea hangoa da eta ahal dugun guztietan bertara joaten gara.

Zer gosaltzen duzu?
Cola Cao bat, zerealekin.

Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Kolonbiara heldu nintzen lehen aldia. Sekula hain urruti bidaiatu gabea nintzen.

Jaso duzun opari bereziena?
Liburu bat.

Goierriko txoko kuttuna.
Altzaga ingurua.

Altzagan biziko ez bazina…
Antzeko toki batean: txikia eta naturaz inguratua. Altzagarate esan daiteke ala tranpa al da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>