Urola orkestra, Urolako dantza doinuak

Urola_OrkestraMusika banden, orkestren eta dantzaldien gariak uztartu zituen Urola orkestrak, gerora Los Urola’ bezala ere ezagunak izan zirenak. Atzean, ordea, musika arloan esperientzia handiko musikariak zeuden, baita showman bat eta hainbat istorio berezi ere. 70eko hamarkada osoa eta 80koaren erdia egin zituzten, Zumarragako kasinoan, festetan, dantzaldietan eta ezkontzetan emanaldiak eginez.

Taldearen sorreran bi izen aipatu behar dira, batez ere: Ramon Esnaola eta Antonio Valverde. Esnaolak etxetik zekarren musikari sena; Beasaingo Musika Bandan hasi zen jotzen, 10 urte besterik ez zituela. Zumarragara bizi izatera joan zirenean, bertako bandan hasi zen. Gerrak, ordea, haren musika ibilbidea eten zuen. Gudari izan zen Loiola batailoian; preso hartu zuten gero, eta behartutako lanak egin behar izan zituen. Herrira itzuli zenean, Los bohemios del Goiherri taldean hasi zen, diru pixka bat irabazteko. Gero, Urola orkestra sortu zuen, Antonio Valverderekin batera. Extremaduratik etorria zen, musika ikasketak zituen, eta hainbat proiekturen sortzaile izan zen.

Taldearen urrezko garaia, ordea, Mario Pisani izenari lotuta dago. Juan Tirapu dago ezizen horren atzean. Tirapuk berak, «kantari baino gehiago, showmana» zela dio. Pisanik 1976an utzi zuen taldea, baina orkestrak 80ko hamarkadaren erdialdera arte jarraitu zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>