«15 bat urterekin aitak motorra erosi zidan»

Benat-Matxain-4

Beñat Matxain Begiristain (Gaintza, 2002) Kimika Industriala Goi mailako zikloa ikasten ari da Tolosan. Zaletasun nagusia mendiko motorra du. Enduroko Ktm Exc bat dauka, eta herri inguruko mendietan ibiltzea gustatzen zaio.

Nondik datorkizu motorrekiko zaletasuna?
Txikitatik gustatu izan zaizkit, baita lagunei ere. 15 bat urterekin aitak motor txiki bat erosi zidan eta ordutik motorrean ibiltzen naiz.

Motorraz gain, ze zaletasun dituzu?
Pilotan eta frontenisean ibiltzea gustatzen zait, baita autoak ere.

Pelikula bat edo telesail bat.
Ez dut telebista gehiegi ikusten, baina tarteka El Conquistador Del Fin Del Mundo ikusten dut.

Musika talde edo abeslari bat.
Autobus Magikoa taldea izan zena.

Abesti bat.
Autobus Magikoaren Pozaren gailurra.

Kolore bat
Gorria.

Oporretarako leku bat.
Menorca.

Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, ogi txigortua eta laranja bat.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gau bat pasatzera mendira bizikletan joan ginen asteburua.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Motorra.

Amets bat.
Hil arte osasunez bizitzea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Mendira igo eta zerbait janez lasai egotea.

Goierriko txoko bat.
Zaldibiako Olakosai.

Gaintzan biziko ez bazina…
Mendi aldeko beste herri txikiren batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>