COVID-19aren eta ahoko osasunaren arteko harremana

Nerea_Larrea_OiarbideNerea Larrea Oiarbide • Nerea Larrea Oiarbide hortz klinika (Beasain)

SARS-CoV-2 birusak eragindako COVID-19aren pandemiak aldaketa ugari eragin ditu gure gizartean. Egiaztatu ahal izan dugu birus horrek gogorrago erasotzen diela oinarrizko gaixotasun bat zuten edo duten pazienteei. Eta are gehiago gaixotasun hau hanturarekin lotuta badago.

Nola eragiten dio COVID-19ak aho-barrunbeari? Ahoko mukosa COVID-19a sartzeko bide nagusietako bat da, eta ahoan sintoma desberdinak eragin ditzake:

  • Dastamenaren zentzumena galtzea. Zaporearen erabateko galera (ageusia) edo zaporeen pertzepzioaren aldaketak (disgeusia) maizago agertzen dira gaixotasunaren lehen astean, eta pertsona gehienei berez itzultzen zaizkie hilabete baten buruan, gutxi gorabehera. Hala ere, sintoma hori denbora gehiagoz luza daiteke.
  • COVID mingaina. Mingaineko alterazioak ahoko COVID-19aren beste sintoma batzuk dira, gaixotasuna hartzean ager daitezkeenak. Ohikoenen artean, mihi-papilitis iragankorra (dastamen-papilen hantura edo narritadura), mihia handituta, hortz-markak alboetan edo mingaina handituta eta partxeetan depapilazioa duela.
  • Ahoko ultzerak. Ahoko mukosako lesioak eta aftak edo ultzerak agertzea ere COVID-19aren balizko sintomatzat hartzen dira.
  • Aho errearen sindromea. COVID-19ak erasandako pertsonen artean ere deskribatu da sugar, erremin edo inurridura sentsazioa.
  • Aho lehorra. Pertsona askok aho lehorraren sentsazioa ere adierazi dute gaixotasunaren sintoma gisa. Hipotesien arabera, birusak listu-guruinei eragin liezaieke, eta horrek fluido horren ekoizpena gutxitzea eragin lezake. Halaber, COVID-19aren sintomak arintzeko erabiltzen diren sendagaien bigarren mailako efektu bat izan daiteke, baita maskarak luzaroan erabiltzearen ondorioz ere, ahoko arnasketa sustatzen baitu eta xerostomia eragin baitezake.
  • Entziak kaltetzea. Nola izan daiteke hori? COVID-19ak eragindako infekzioaren ondoriozko konplikazioak hanturazkoak dira. Hau da, birusari aurre egiteko, hanturazko erantzuna ematen da gure organismoan. Kasualki, periodontitisa gaitza duten pazienteekin gertatzen denaren oso antzekoa da; izan ere, bakterioek entziak inbaditzen dituzte eta gure gorputzak inflamatuz erantzuten du, hortzak eusten dituen hezurra galduz. Era berean, maskara etengabe erabiltzeak ahoko lehortasuna eragiten du, bakterio-plaka gehiago sortuz, eta, ondorioz, gingibitisa edo periodontitsia hasten da.

Aho osasunaren garrantzia

Pandemiak aho-osasunaren garrantziaz jabetu gaitu. Odontologoarengana jotzea beti da garrantzitsua, besteak beste, gure irribarreari eta autoestimuari eragiten dion aho-osasuna mantentzeko, baita mastekatzeko ere. Baina orain badakigu eragin handia duela gure osasun orokorrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>