Los Babys, ‘Brit’ modako legazpiarrak

Los_BabysLos Babys (Legazpi)

Brit modak eta Ingalaterra aldetik zetozen Pop doinu berriek eragina izan zuten Goierriko gazteen artean, eta Legazpin ere, sortu zen estilo horretako talderik. Los Babys  boskotea izan zen horren adibiderik garbiena; musikaz gain, moda hartako janzkera ere hartu zuten. Hirurogehiko hamarkadaren bukaeran, Javi Cantero, Javi Vaquero, Jose Angel Rodriguez, Alvaro Garcia eta Gregorio Viana lagunak entseatzen hasi ziren, Antonio Sarasola erretoreak Legazpiko elizaren ondoan utzitako lokal batean. Musika ekipoak erostera Zarautzera joan ziren, eta diru guztia han xahututa, auto-stopean itzuli behar izan zuten.

Aurreneko emanaldiak Altsasun eta Beasainen egin zituzten, 1969ko martxoan. Legazpin, berriz, urte hartako maiatzean egin zuten lehen kontzertua, herriko musika taldeen jaialdi batean. Herriko festetan ere jo zuten, eta pilotalekuko dantzaldiak egiteko ardura izan zuten bi urtez, 1970-71 urteen artean. Arrasaten egiten zen Noche de Promesas jaialdian bi urtez parte hartu zuten, eta 1970ean, final erdietara iritsi ziren. Taldeak aurrera jarraitu zuen, eta 1973an, aldaketa batzuk egin zituzten, soinu-jole bat eta tronpeta eta saxofoi jotzaile bana hartuta. Taldea Los Babys Group izatera pasa zen orduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>