Estanflazioa? Zer da?

Created with RNI Films appIbon Calvillo • Biok Zerbitzuak (Ordizia)

Bi  urte daramatzagu hitz berriak ikasten, trendin topic bihurtzen direnak eta gure hiztegiari gehitzen dizkiogunak: pandemia, ticketbai… Ukrainaren inbasioak eragindako mundu-ordena berri batek, zoritxarrez, hitzberri bat ekarri digu, guri guztioi zuzenean eragiten diguna:  estanflazioa.

Termino hori 70eko hamarkadan erabili zen lehen aldiz, eta ekonomia bat hazten ez den arren, prezioak etengabe igotzen direnean erabiltzen da.

Inflazioa prezioen igoera da, baina horrek ez du esan nahi produktuek balio handiagoa dutenik. Hainbat arrazoirengatik gerta daiteke,  gaur egun egungo egoera eragin dutenak hauek dira: kostuak handitzea, lehengaien gabezia eta, nire ustez, merkatuan dagoen diru-kopurua handitzea.

Pandemiak eragindako egoera ekonomikoa gainditzeko asmoz, Europako Banku Zentralak dirua egiteko makina jarri du martxan, eta noski, merkatuan zenbat eta diru gehiago egon, orduan eta balio txikiagoa du.

Merkatuko egoera normaletan, inflazioa motorra berotzea bezalakoa da kotxean goazenean. Zenbat eta abiadura eta potentzia handiagoa, beroketa handiagoa gertatzen da eta motorraren tenperatura igotzen da, baina gutxienez kilometroak egin eta helmugara hurbiltzen gara.

Okerrena da autoaren motorra berotu eta aurrera ez egitea. Izan ere, horixe da, hain zuzen ere, estanflazioa, ekonomia berotu egiten dela, baina ez garela hazten, eta hori ez da batere ona.

Nola konponduko dugu egoera hori? Ekonomia  gerra batean –daukaguna bezalakoan–, gastuari eustea, interesak handitzea eta lehengaien hornidurarik ezaren alternatibak bilatzea besterik ez da geratzen.

Espero dezagun dena estanflazioan geratzea eta etorkizunean hirugarren mundu gerrarekin lotutako hitz berririk ikasi behar ez izatea. Geroz eta gutxiagorekin konformatzen ari gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>