Dendariak

Manu-Barreiro

Irudiko argazkia 2018ko apirilean Nepalera egin nuen bidaia batean ateratakoa da, Bandipur herrian. Hango kalezidorretan nenbilela, bi emakume heldu hauen dendaren parean gelditu nintzen. Tea hartzen ari ziren  atarian, lasai ederrean. Atentzioa eman zidaten atzealdean zintzilik zituzten objektu eta kolore askotarikoek, kontraste handia ikusi nuen horien eta haiek zuten patxadaren artean. Emakuame adeitsuak ziren, eta argazkia ateratzen utzi zidaten.

Manu Barreiro naiz (Donostia, 1973), eta 2017tik Beasaingo Argizpi argazkizale elkarteko kide. Argazkilaritza maite dut, eta bereziki erretratuak, pertsonak protagonista sentitzen diren irudiak. Kondaira zahar batek dioenez, pertsona baten argazkia ateratzen duzunean haren arima zurekin daramazu… Nire kameraren aurrean jartzen diren pertsona horien arima jasotzen saiatzen naiz nire argazkien bitartez, sekula ez arima hori ebasten. Zerbaitegatik da begirada arimaren isla.

Maquetación 1Datu teknikoak

Canon EOS 5D MkIV • EF 24-70 f 2.8L II • 1/250 • F8 • ISO800

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>