«Nire oporretako leku kuttuna Alaska da»

Arnaz

Paisaia eta natura argazkiak ateratzen ditu batez ere Unai Arnaz Imaz (Lazkao, 1977) argazkilari zaletuak. Argazkilaritza betidanik gustatu izan zaio, «baina nire lehen kamera reflexa digital garaikoa izan zen». Hainbat sari irabazi ditu: «Ez dut lehiaketa askotan parte hartu, eta jaso dudan sari aipagarrriena aurtengo Lemniskatako lehen saria da».

Festak gainean dira, kamerarekin ateratzeko ohiturarik ba al duzu?
Ez, festetan gozatzeko aprobetxatu behar da, kamerarekin herrian ateratzea asko kostatzen zait.

Ze zaletasun dituzu?
Bidaiatzea eta naturaz gozatzea.

Pelikula bat edo telesail bat
El rio de la vida pelikula.

Liburu bat.
Argazkilaritzan inguruko Mountain Light, Galen Rowell-ena.

Musika talde edo abeslari bat.
Berri Txarrak.

Abesti bat.
Hertzainaken No Time For Love.

Oporretarako leku bat.
Alaska.

Zer gosaltzen duzu?
Cola Cao-a gailetekin, alabek bezala.

Kolore bat.
Berdea.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ezin bakarra aukeratu, 2 alabak jaio ziren egunak.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Baleak ikusteko irteera bat.

Amets bat.
Noiznahi bidaiatzeko aukera izatea.

Bizitzako plazer txiki bat.
Denbora librea izan lasai ibiltzeko.

Goierriko txoko bat.
Aralarko edozein txoko.

Lazkaon biziko ez bazina…
Hiri bat izanez gero Vancouver, eta herri bat aukeratu behar izanez gero Alaskako Hope herria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>