«Nire zaletasuna semeen partidetara joatea da»

Eva_IriberriEva Iriberri (Abaigar, 1967) 14 urterekin hasi zen lanean, haurrak zaintzen. 16 urte zituenean bere senarra dena ezagutu zuen: Luis Mari Goia idiazabaldarra. Iriberrik harakin baten haurrak zaintzen zituen, Gasteizen, eta Goiak harategian lan egiten zuen. 1987an Idiazabalera etorri ziren eta harategia ireki zuten. Harakin ofizioa ikasi behar izan zuen. «Urdaitegian hasi nintzen, lan errazena egiten. Ondoren, oilaskoak garbitzen, haragia mozten… Egun, denetik egiten dut haragia zatikatu ezik».

Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Errugbi partidetara joatea, bi semeek errugbian jokatzen baitute (Ampo Ordizia taldeko Julen eta Oier Goia). Kanpoan jokatzen dituzten partidetara ere joaten gara.

Pelikula edo telesail bat?
Outlander ikusi berri dut. Asko gustatu zait.

Abeslari bat edo musika talde bat?
Izaro, adibidez.

Abesti bat?
Izaroren Paris.

Liburu bat?
Asko irakurtzen dut. La catedral del mar-en trilogia asko gustatu zitzaidan.

Oporretarako toki bat?
Nafarroa.

Zer gosaltzen duzu?
Opil bat marmeladarekin, zukua eta kafesnea. Beti.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeen eta bilobaren jaiotze egunak.

Sekula egin dizuten opari bereziena?
Espero ez ditudanak, egun arrunt batean jasotakoak, asko eskertzen ditut.

Amets bat.
Jubilatzea eta erretiroaz gozatzeko osasuna edukitzea.

Goierriko txoko kuttuna.
Arkakako putzua, Zaldibian.

Idiazabalen biziko ez bazina…
Nafarroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>