Dokumentalez mozorrotutako komediak

Aratz-AlbisuAratz Albisu • Telesail zalea

Normalean gomendatzen ditudan telesailak dramarik intentsuenak izaten dira, horiek baitira nire gustukoenak, baina aitortu behar dut tarteka komediaren bat edo beste ikustea ere gustuko dudala. Komedia mota oso berezi baten inguruan ari naiz ordea, dokumental itxura dutenen inguruan, istorioa, fikzioa izan arren, errealitate moduan aurkezten dutenen inguruan. Pertsonaiek kamerari begiratu edo hitz egiten diote, eta horiek zoomekin erantzuten diete, egoera oso barregarriak sortuz. Umore mota hori gehiago gustatzen zait egia esan, dibertigarriagoa iruditzen baitzait.

  • The office litzateke adibiderik egokiena, 2005ean atera zenetik bederatzi denboraldi grabatu zituzten. Oso umore bitxia du eta lantoki xelebre hartako pertsonaiak zein baina zein barregarriagoak dira. Honako hau klasiko bat bihurtu da jada, bere garaian eta oraindik ere duen famagatik.
  • What we do in the shadows pelikularen arrakastaren ondoren izen bereko telesaila atera zuten. Hiru banpiro eta beraien gizaki laguntzailea bizi diren etxean kokatzen da, eta beraien egunerokotasunak, hitz egiteko moduak eta jarrera traketsek orain arte ikusi gabeko beste kutsu bat ematen diote telesailari.
  • Paquita Salas, Espainiako aktoreen manager baten gorabeherak, honen komedia fisikoagoa da, baina oso dibertigarria eta ikusterreza. Paquitaren munduan dena da posible, baita gauzarik arraroenak ere, eta horrek ematen dio xarma eta grazia bereizgarri hori.

Oso komedia mota espezifikoa izan arren, umore absurdoak eta pertsonaia arraro horiek eguna alaitzeko gaitasuna dute, barrea egin ezean gutxienez irribarretxo bat ateraraztea espero dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>