Udako lan merkatua

Garazi-RegilGarazi Regil Etxabe • Amorruaren inpotentziatik

Ekainean Ikasleek ikasturtea bukatu eta udako oporrak hasten dituzte. Hala ere, lanerako garaia bihurtzen da askorentzat.Gazte ugarik bederatzi hilabeteko ikasketen edo lanaren ondoren, deskantsurako tarte gutxi edukitzen du. Askok soldatapeko lan bat bilatu behar izaten dute, etxean ekonomikoki laguntzeko, sozializatzeko edo oporretarako dirua behar delako.

Udan lan egin behar edo nahi duenarentzat merkatu zabala eskaintzen da: osttalaritzan, igerilekuetan, ihardueretan, industrian… Eta lanerako aukerak handitzen diren bezala, lan baldintza tamalgarriak orokortzen dira. Lan hauek ez dira langileon mesedetara sortutako lanpostuak, kapitalaren dinamikak aurrera jarrai dezan eta uda normaltasunez joan dadin langile klaseak asumitu beharreko lan miserableak dira. Langileoi malgutasuna eskatzen zaigu eta lan guztiak ez dira soldatapean egiten. Hainbat enpresetan ordaindu gabeko praktikak orokortu dira.

Sasoi honetan, enpresari handi zein txikiek etekin ekonomiko handiak ateratzen dituzte langileon kontura. Honen aurrean ezinbestekoa da langileok gure eskubideen berri izatea eta langile klasearentzat tresna eraginkorrak sortzea, burgesiaren gehiegikeriari aurre egiteko. Horrez gain, oporren eta deskantsuaren aldeko aldarria egin nahi dut. Hori izan baita, besteak beste, langile klaseak lorturiko garaipen handietako bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>